landabaso eskola aktiboa

errespetua, konfidantza, askatasuna

Zer da Landabaso?

Umeek haien gaitasunak erabat garatu ditzaketen tokia eta pertsona bakoitzaren erritmoak eta diferentziak kontuan izaten diren hezkuntza-gunea. Non errespetua, konfiantza eta askatasuna ezagutzak beren kabuz aurkitu ahal izateko oinarriak direlarik eta heldu baten laguntza izango dutelarik.

Z

Hezkuntza zentroa

Eusko jaurlaritzak homologatua 2016-2017. Urtetik
d

Haur eta Lehen Hezkuntza

Haur Hezkuntzako 2. Zikloa (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntza (6-12 urte)

Inguru Naturala

Eremu berdez inguratuta, zuhaitz ezberdinekin eta Kadagua erreka ertzean.

eskola

Landabaso Eskola Aktiboak 2016-2017 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea.

Eusko Jaurlaritzak homologatutako heziketa-zentroa da, umeek haien gaitasunak erabat garatu ditzaketen tokia eta pertsona bakoitzaren erritmoak eta diferentziak kontuan izaten diren tokia.

Gainerako pertsonak errespetatzea, bakoitzaren berezko gaitasunetan konfiantza izatea eta erabakiak hartzeko askatasuna edukitzea dira haurrek aurkikuntzaren eta jolasaren bidez ezagutzak beren kabuz aurkitu ahal izateko oinarriak, une oro ohartuz behar izanez gero, nahi izanez gero edo zailtasunak izanez gero heldu baten laguntza izango dutela.

hezkuntza-eskaintza

Landabaso Eskola Aktiboak Haur Hezkuntzako bigarren zikloa (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntza osoa (6-12 urte) hartzen ditu.

Gure zentroak “eskola txikien” antza du alderdi askotan eta eskola unitario eredua planteatzen du.

Hau da, adin desberdineko pertsonek ikaskuntzako uneak eta eremuak partekatzen dituzte.

Aldi berean, ongi bereizita daude Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gune partikularrak.

ingurua

Eskola inguru naturalean dago, zuhaitz mota ugariz inguratuta: platanondoak, ezkiak, lizarrak, makalak, intxaurrondoak, etab. eta Cadagua ibaiaren ertzean dago.

Hori dela eta, haurrak naturarekin harremanetan daude etengabe, eta hazteko esperientzia ugari eskaintzen dizkie, dela arlo sentsorialean dela arlo motor, sozial, emotiboan…

Landabaso Eskola Aktiboan kanpoko eremua beste gune bat gehiago da.

 

 

talde pedagogikoa

Landabaso Eskola Aktiboa langileen kooperatiba batek sortu zuen; hezkuntzako eta psikologiako profesionalak gara, eta hezteko modu alternatibo baten aldeko apustua egitea erabaki genuen, elkartuta. Gaur egun talde pedagogikoan 7 lagun gaude.

Desberdinak garen arren eta pertsona bakoitzak bere ibilbide pertsonala duen arren, baterako begirada dugu, hau da, gizakion garapeneko prozesu biologikoak errespetatzen ditugu eta prozesu horietan konfiantza dugu; erreferentzia-puntu horietara modu autodidaktan iritsi gara irakurketaren eta praktikaren bidez, gure esperientziak, hausnarketak eta sentsazioak pertsona desberdinekin eta hainbat testuingurutan partekatu ondoren.

ikaskuntza

Hainbat prestakuntza egin dugu eta egiten jarraitzen dugu, esaterako:

  • LEARNING BY DOING prestakuntza, hezkuntza autodidaktari buruz; I eta II mailak, NEC Fundazioaren (Nuevas Estructuras de Convivencia) eskutik.
  • Oinarrizko prestakuntza maila, PIKLER PEDAGOGIA HAURTZARO TXIKIAN, Loczy Institutua, Budapest: JOLASA, ZAINTZAK eta MOTRIZITATEA.
  • BIZITZARAKO LAGUN EGITE EZ ZUZENTZAILERAKO EGITURAK prestakuntza eta ELKARRIZKETATIK GARAPENERA elkarrizketa-taldeak, Zuhaizten Autodidaktak emanda.
  • MATERIAL MANIPULAGARRIAK ETA ESPERIENTZIAK prestakuntza, Miranda eta Sebastian Wildek emanda.
  • HEZIKETA SORTZAILEAN prestakuntza zenbait Miguel Castrok eta Vega Martinek emanda, Diraya Expresión-ekoak: heziketa sortzaileari buruzko sarrera, ikastaro trinkoa eta urteko mintegia.
  • Thomas Gordon prestakuntza, MET (Maisu Eraginkorrak eta Teknikoki prestatuak), Miren Alañak emanda.
  • INDARKERIARIK GABEKO KOMUNIKAZIOA prestakuntza, Nerea Mendizabalek emanda.

Bestalde, pertsonak ere bagara, amak eta aitak gara, eta gure familiekin eta lagunekin kalitatezko denbora igaro nahi dugu bizi garen komunitatearekin harmonian eta bat eginda, elkartuta eta aldi berean gure inguruko ingurumen fisiko, ekonomiko eta sozialarekin kritiko izanaz.

Erreferente pedagogikoak

Landabaso Eskola Aktiboa Eskola Aktiboaren printzipioetan oinarritzen da, eta pedagogia tradizionalean ez bezala ulertzen du ikaskuntza; ikaskuntza esanguratsua ekintza bat dela uste dugu. Ikuspegi honetan ekintza da nagusi; ekintza da ikasteko baldintza eta bermea. Objektuekin izaten den zuzeneko ekintzaren bidez, esperientzia lortzen da eta ezagutzak aurkitzen dira.

Konstruktibismoan oinarritzen gara; honen arabera, pertsonaren jardueraren fruitua da ezagutza, eta ez kanpoko objektuak modu pasiboan jaso izanaren emaitza.

Gure erreferente pedagogikoak dira, besteak beste:

  • Emmi Pikler, lehen haurtzaroari eta haurren zaintzako errespetuari eta garapen eragileari dagokionean.
  • Rebeca eta Mauricio Wild eta Pestalozzin duten esperientzia zabala, eskola aktibo eta errespetuzkoaren erreferentzia gisa, bizitzako prozesuetan lagun egiten eta horiei dagozkien giroak prestatzen.
  • Arno Stern eta Heziketa Sortzailea, adierazteko eta jolaserako behar unibertsalei buruz, eta garapen horretarako ezarritako baldintza egokien markoan.
  • Jean Piaget eta bere ikerketak, kognitiboari buruzko garapen-etapei buruz.